Theodoros Pangalos (grezieraz: Θεόδωρος Πάγκαλος; Salamina, 1878ko urtarrilaren 11 – Atenas, 1952ko otsailaren 26a) greziar militar eta politikaria izan zen.
Balkanetako Gerretan, Lehen Mundu Gerran eta Greko-turkiar gerran parte hartu zuen.
Eleftherios Venizelosen aldekoa eta monarkiaren aurkakoa izan zen. 1922ko iraileko matxinadan paper nagusia izan zuen, Konstantino I.a erregea kargutik kendu eta errepublika aldarrikatu baitzuen. 1925eko ekainean estatu-kolpe bat zuzendu zuen eta Biltzar Nazionalak "Diktadore Konstituzionala" izendatzea lortu zuen. 1926ko apirilean, gainera, errepublikako presidente bihurtu zen. Abuztuan militarrek estatu kolpe batean kargutik kendu zuten eta bi urte eman zituen kartzelan.