Thibodauxko sarraskia

Thibodauxko sarraskia
Motasarraski
Data1887ko azaroa
KokalekuThibodaux
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Thibodauxko sarraskia 1887ko azaroaren 23an gertatu zen, Louisiana estatuan. Greban zeuden 30 azukre-laborari beltz hil eta ehunka zauritu zituen Louisianako milizia arrazistak, AEBetan.

Thibodaux hirian 10.000 grebalari protestan ari ziren, haietako %90a beltzak, soldata hain baxuekin ez zirelako euren familiak mantentzeko gai salatuz. Thibodaux errefuxiatuen herri bilakatu zen, denborarekin plantazioetatik kanporatutako ehunka grebalari eta haien familiak biltzen joan zena.[1]

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/greban-zeuden-30-azukre-laborari-beltz-hil-eta-ehunka-zauritu-zituen-louisianako-milizia-arrazistak-aebetan

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne