Thin Lizzy | |
---|---|
Thin Lizzy taldea Manchester Apollo antzokian, 1983. | |
Datuak | |
Jatorria | Dublin, Irlanda |
Musika mota | Rock, hard rock eta heavy metal |
Urteak | 1969 - 1984 1996-2001 2004-gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Decca Records, Vertigo Records, Mercury Records (Ameriketako Estatu Batu), BMG Special Products, EMI Records, Deram Records eta Warner Bros. Records (Ameriketako Estatu Batu) |
Taldekideak | |
Ricky Warwick Scott Gorham Vivian Campbell Marco Mendoza Darren Wharton Brian Downey Taldekide ohiak: Phil Lynott Eric Bell Brian Robertson Gary Moore Midge Ure Snowy White John Sykes Randy Gregg Francesco DiCosmo Eric Wrixon Tommy Aldridge Michael Lee | |
Informazio gehigarria | |
http://thinlizzyonline.com/ | |
Thin Lizzy 1969an Irlandako Dublin hiriburuan sortutako hard rock talde bat izan zen. Jatorriz taldeburua Phil Lynott baxu-jotzaile eta konposatzailea izan zen.
Euren abesti ezagunena The Boys Are Back in Town (Mutilak Hirira Itzuli Dira) izan zen, rock and roll musikaren historiako klasiko bat bilakatu delarik. Bestalde Whiskey In The Jar irlandar abesti herrikoiaren rock bertsioa ere moldatu zuten. Beste abesti ezagun batzuk Cowboy Song, Jailbreak edota Massacre izan ziren. Abestiak konposatzeko unean erabilitako gaiak gizarte mailen arteko ezberdintasunak, nahiz maitasun eta gorroto dramak izan ziren. Euren eraginak berriz Bob Dylan, Van Morrison, Bruce Springsteen, irlandar literatura eta musika herrikoia izan ziren.