Thomas Bayes | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1733 - 1752 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1702 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Royal Tumbridge Wells, 1761eko apirilaren 17a (58/59 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bunhill Fields Burial Ground (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Joshua Bayes | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea (1719 - | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, estatistikaria, klerikoa eta filosofoa | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||
![]() ![]() | |||
![]() |
Thomas Bayes (Londres, 1702 - Tunbridge Wells, Kent, Ingalaterra, 1761eko apirilaren 7a) britainiar matematikaria izan zen. Ikasketak etxean egin zituen, irakasle pribatuekin; haietako bat Abraham de Moivre matematikaria izan zela esaten da. Bere aita artzain ez-konformista (anglikanoa ez zen eliza protestante batekoa) zen, eta 1720ko hamarkadaren hasieran bera ere arima artzain-lanetan hasi zen bere herriko kapera presbiterianoan. 1752an utzi zuen kargua. Bere probabilitatearen teoria Londresko Errege Elkarteko Philosophical Transactions aldizkarian argitaratu zuen 1764an, Essay towards solving a problem in the doctrine of chances (Zoriaren dotrinako problema baten ebazpenari buruz) artikuluan. 1742an Errege Elkarteko kide hautatu zuten, nahiz eta ordu arte matematikari buruzko lanik ez zuen argitaratu; izan ere, bizitzan zehar ez zuen berak izenpetutako lanik argitaratu. 1781ean Laplacek Bayesen ondorioak onartu zituen; geroago, Condorcetek aipatu zituen, baina ahaztuta geratu ziren harik eta Boolek Laws of Thought (Pentsamenduaren legeak) liburuan azaldu zituen arte. Ordutik aurrera, Bayesen teknikek eztabaida ugari sortu zuten matematikaren munduan.