Thomas Bidegain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1968ko martxoaren 23a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, film-zuzendaria eta errealizadorea |
Kidetza | Collectif 50/50 |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Thomas Bidegain (Maule-Lextarre, 1968ko martxoaren 23a) zuberotar jatorriko zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria da.[1] Jacques Audiard frantziar zinema zuzendari eta gidoigilearekin elkarlanean aritzeagatik ezaguna da. 2010ean beste gidoigile batzuekin batera Un prophète (Profeta bat, 2009) filmaren gidoia idazteagatik Jatorrizko gidoi onenaren César Saria jaso zuen eta 2013an De rouille et d'os (Herdoil eta hezurrezko, 2012) filmaren gidoia idazteagatik Egokitzapen onenaren César Saria.