Thomas Couture (Senlis, 1815eko abenduaren 21a - Villiers-le-Bel, 1879ko martxoaren 30a) frantziar margolaria izan zen.
Parisko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen eta 1837an Erromako Saria irabazi zuen. 1840an, Parisko Aretoan margolan historikoak eta generokoak erakusten hasi zen. Édouard Manet, Henri Fantin-Latour, John La Farge, Pierre Puvis de Chavannes, Karel Javůrek eta Joseph-Noël Sylvestre margolarien irakaslea izan zen.