Threskiornithidae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Threskiornithidae Richmond, 1917
|
Azpifamiliak | |
Threskiornithidae Pelecaniformes ordenako familia bat da. 32 espeziek osatzen dute, bi azpifamilitan banaturik: ibisena eta mokozabalena hain zuzen ere.
48-107 cm luze izaten dira. Buruaren parte bat behintzat lumarik gabea dute; zangoak luzeak dituzte; mokoa mehea eta okerra edo espatula itxurakoa dute; hanketako atzeko atzaparra besteak baino goraxeago kokatua dute; erdikoaren erpea berriz zerra egiturakoa dute. Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikan, Australian, Ipar Ameriketako eki-hegoaldean eta Hego Amerika guztian bizi dira. Treskiornitido motarik ezagunenak ibisa eta espatula dira.