Thule Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Isilpeko elkartea |
Herrialdea | Weimarko Errepublika |
Ideologia | Nazionalsozialismoa, arrazismoa, Antisemitismoa, antikomunismoa eta Völkisch movement (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1918ko abuztua |
Sortzailea | |
Sorlekua | Munich |
Desagerpena | 1930 |
Thule Elkartea (alemanez: Thule-Gesellschaft) jatorriz Alemaniaren antzinatea ikertzeko taldea izan zen; bere izen osoa hau zen: Studiengruppe für germanisches Altertum (Alemaniar Antzinatearen Ikerketa Taldea). Itxura horren azpian talde okultista, arrazista eta Völkischa zegoen. Sortzailea Rudolf von Sebottendorff (1875–1945) izan zen. Taldea Munichen antolatu zen, 1918an.[1] Garrantzi berezia izan zuen Deutsche Arbeiterpartei (DAP) (Alemaniar Langile Alderdia) sortzeko garaian; 1920an, Adolf Hitlerren eskutik, alderdi horrek izena aldatu zuen, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista izena hartuz. Elkarteko partaidea izateko elkartekidegaiak haren familian odol judua edo beltza ez zegoela erakutsi behar zuen.