Tierras Altas (Soria) | |
---|---|
![]() | |
Mota | Soriako eskualde |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 41°55′24″N 2°18′16″W / 41.923247°N 2.304323°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Soriako probintzia |
Tierras Altas edo La Sierra, horrela esaten baitiote bertako herritarrek, lurralde bat da Soria probintziakoa (Gaztela eta Leon, Espainia), eta probintziaren ipar aldean kokatuta dago. Turismoaren ikuspegitik, paisai gogorreko lurraldea da, klima gogorragatik eta lekua ere babesgabea delako.
Ebro ibaiaren arro hidrografikoaren barruan dago, eta bertan iknita[1] mordoa aurkitu dira, asko eta asko dinosauroen oinatzak. Azken aldian, bestalde, erromatar garaiko hilarri asko aurkitu dira, eta horietako batzuek antzinako euskarazko edo akitanierazko hitzak erakusten dituzte, hala nola, “Antestius Sesenco” izena azaltzen duenak.
Ipar-mendebalean Tierras Altas eskualdeak muga egiten du Cameros eskualde ia erabat errioxarrarekin (Montenegro de Cameros Soria probintzian dago), mendebalean El Valle eskualdearekin, ipar ekialdean Arnedo eskualde errioxarrarekin, ekialdean Alhama-Linares eskualde errioxarrarekin, hego-ekialdean Tierra de Agreda delakoarekin eta hegoan Campo de Gomara eskualdearekin. Tierras Altas lurraldearen gunea San Pedro Manrique herrian dago.
Tierras Altas trantsumantzia gune inportantea izan zen, udako bazkalekuei esker. Oncala herrian, hain zuzen, museo bat egin da trantsumantziari eskainia.