Tightlacing, corseting edo gerri entrenamendua euskaraz esango genukeen bezala,[1][2] iraunkorki kortse bat erabiltzeko ohitura edo praktika da. Joera hau jarraitzen duten pertsonak “tightlacers eta tightlacingaren praktikatzaileak” [3]bezala dira ezagunak eta egunean 20 ordu baino gehiagoz kortse bat erabili ohi dute, gorputzaren aldaketa [4]bat eratorriz. Praktika hori helburu estetiko edo fetitxistekin egin daiteke.
Aditu gehienak bat datoz kortsearen erabilera luzeak osasun arazo larriak eragin ditzakeela, horietako batzuk konponezinak izan daitezkelarik. Metodo hori praktikatzen duten pertsonak hareazko erloju batekin konparatu ohi dira gorputzaren siluetagatik. Eta beste batzuk ezagunak dira “liztor gerria” izateagatik.[5]
Tightlacinga praktikatzen duten pertsona ospetsuen artean, Dita Von Teese aktore eta modeloa nabarmentzen da, eta jantzi hori 18 urte dituenetik erabiltzen zuen [6]. Halaber, Ethel Granger britaniarrak dauka gerririk meharrenaren marka; 33 zentimetroko bataz bestearekin eta Vogue aldizkari estatubatuarrean irudi izan zen zenbait alditan. Beste modelo europar batzuk Ioana Spangenberg bezala oso kritikatuak izan dira haien argaltasunagatik [7], haren arabera, nerabezaroan bere gerria 38'1 zentimetro neurtzera iritsi zen. Michele Köbke alemaniarrak (moda viktoriar zalea) tightlacinga bere bizitzaren parte dela ziurtatzen du, nahiz eta muskulu-atrofia pairatu.