Tilimsengo Erresuma مملكة تلمسان | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1235 – 1556 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
![]() Tilimsengo abdaluadiar erresumaren hedapen handiena | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Tilimsen | ||||||
Azalera | 1.621.393,5 km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Berberera, arabiera | ||||||
Erlijioa | Sunitar islama | ||||||
Historia | |||||||
|
Tilimsengo Erresuma (arabieraz: مملكة تلمسان) edo Tilimsengo abdaluadiar erresuma ipar-mendebaldeko Aljerian zegoen erresuma musulmana izan zen. Tilimsen inguruan hedatu zen, Xelif ibaia eta Aljer artean, mendebaldeko muga Muluya ibaian, hegoaldekoa Sijilmasa ibaian eta ekialdekoa Soummamn zituelarik.[1]
Abdaluadiek eratu zuten 1236an almohadeen kaliferria gainbeheran zegoela[2] eta 1544an otomandarren agindupean amaitu zen. Oran eta mendebaldeko Sudan arteko merkataritza ibilbidean kokaturik, marokoar mariniek mendebaldetik, hafsidarrek ekialdetik eta aragoiarrek iparraldetik erresuma eraso eta inbaditu zuten.[3]