Time Bandits (euskaraz Denboraren Bidelapurrak) 1981eko Terry Gilliam ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Michael Palinekin batera idatzitako fantasia eta abenturazko komedia film bat da, biak ere Monty Python umorista taldeko kideak. John Cleese, Sean Connery, Shelley Duvall, Craig Warnock, Katherine Helmond, Ian Holm, Michael Palin, David Rappaport, Ralph Richardson, Peter Vaughan eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.
Terry Gilliamen hitzetan film honek berak zuzendutako Brazil ("Brasil", 1985) eta The Adventures of Baron Munchausen ("Munchausen Baroiaren Abenturak", 1988) filmeekin batera "Irudimenaren Trilogia" delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntuetatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko isladak omen dira: "Time Bandits, haur baten ikuspuntutik, Brazil, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta Munchausen, gizon adindu baten ikuspuntutik".