Tintin

Tintin
Tintin universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaHergé
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza1929ko urtarrilaren 10a
HerrialdeaBelgika
Sexuagizonezkoa
Jardueraerreportaria
kazetaria
marinela
astronauta
Ilearen koloreaIlegorri eta ilehori
Bestelakoak
EtsaiakRastapopoulos (en) Itzuli eta J. W. Müller (en) Itzuli
us.tintin.com

Tintin Hergéren komiki sailetako fikziozko detektibe eta kazetaria da. Le Petit Vingtième aldizkaria 1929an haren abenturak faszikuluka argitaratzen hasi zien.

Erreportari gazte ausarta da, Milu bere txakurtxoarekin batera, bost kontinenteetan zehar daramaten abenturetan murgildua, sarritan gaiztagin talde oso bati aurre eginez (Rastapopoulos, Allan Thompson, Müller doktorea, etab.), lagunez inguraturik: Haddock kapitaina, Tournesol irakaslea edota Dupond eta Dupont polizia-agenteak.

Hergék Benjamin Rabier ilustratzailearen Tintín Lutin albumean inspiratuta bataiatu zuen bere pertsonaia, eta Tintinen janzkerak album bereko beste pertsonaia baten antza du. Rabier albumean, 'Tintin' Martin izenaren hipokoristikoa da, Augustinena ere izan litekeen arren. Haren "nortasunari" dagokionez, Tintin Totorren "ondorengoa" dela esan daiteke, Hergék 1926an sortutako pertsonaia.[1]

  1. Peeters, Benoît. (2006). Hergé, fils de Tintin. Flammarion ISBN 978-2-0808-0173-9..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne