Tipo mugikor

Metal urtu tipo baten diagrama. aurrez aurre, b gorputza edo zurtoina, c puntu-tamaina, 1 sorbalda, 2 mella, 3 arteka, 4 oin.

Tipo mugikorrak prisma formako pieza metalikoak izaten dira normalean, «tipografiko» deituriko aleaziotik (beruna, antimonioa eta eztainua) sortuak. Pieza horietako bakoitzak karaktere edo sinbolo bat du erliebean eta ispiluki alderantzikatua.[1] Mendebaldean tipo mugikorrak asmatzea Johannes Gutenbergi egozten zaio (1440 inguruan); Txinan antzeko asmakizunik zegoenik jakin gabe asmatu zituela uste da. Historian tipo mugikorren modelo bati egindako lehen aipamena, dirudienez, Bi Sheng txinatarrak K.o. 1040. urte inguruan asmatutako aparatuarena da.

Lehen, Ekialdean eta Europan inprimatzen ziren grabatuak, zeinetan zurezko xafla landu bakar bat baitzen orri bakoitza inprimatzeko matrizea. Erroreren bat atzematen zen bakoitzean, plantxa osoa berriro zizelkatu behar izaten zen. Hortik aurrera, tipo mugikorrak sortu ziren, orrialde bat osatzeko aukera ematen zutenak, eta akats bat eginez gero, karaktere okerra ordezkatzea besterik ez zegoen. Tipo horiek behin eta berriz erabil zitezkeenez, metalean urtzea erabaki zuten.[2]

  1. Tinsa. «La imprenta de Gutenberg, historia, valor y curiosidades» Tinsa Tasaciones Inmobiliarias.
  2. «Libros de lectura» historia.nationalgeographic.com.es 2017-02-03.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne