Tiridates I.a Armeniakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna | ||
Herrialdea | Armeniako Erresuma | ||
Heriotza | 88 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Vonones II.a | ||
Leinua | Arsacid dynasty of Armenia (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | goi apaiza eta subiranoa |
Tiridates I.a edo soilik Tiridates Armeniako errege izan zen 53tik hil zen arte, eta lurraldean arsazidar dinastiari hasiera eman zion, dinastia honen administrazioa azken ordezkaria izan zen Artaxias IV.a Armeniakoa 428an hil zen arte mantendu zelarik.
Erromatar Inperioko Neron enperadoreak koroatu zuen 66an, aurrez esan bezala, Tiridatesen erregealdia 53an hasi zen arren, bi etenaldi jasanez, bata 54an eta bestea 58tik 63rako epean, erromatar eta partiarren arteko borrokaren ondorioengatik oso ezegonkorra zen lurralde bat sendotzeko asmoz. Tiridatesen koroazioak aurrekari garrantzitsu bat ezarri zuen, honen bidez Armeniako erregeak partiar printzeak izango zirelarik, euren izendapena Erromatar Inperioaren onarpenaren araberakoa izango zelarik. Gertaera honi gaineratu beharreko beste zeozer, Armenia Erromatar Inperioaren estatu satelite moduko bat bihurtu bazuen ere, egileren batzuentzat, lurraldea, de facto, Partiar Inperioari uztea suposatu zuen.
Tiridates zoroastroar apaiz bat izateagatik ere nabarmendu zen, bere koroazioan ere Erromara beste magi batzuekin batera joan zen. XX. mendearen hasieran Franz Cumontek Tiridatesek mitraismoaren garapenean funtsezko paperen bat bete izanaren aukerarekin espekulatu zuen, erromatartutako zoroastrismotzat hartzen duena. Dena dela, teoria hau zenbait alditan baztertua izan da. Tiridatesek paper protagonistetako bat du Händelen Radamisto operan, baita Reinhard Keiserren Octavia operan ere.