Titan (satelitea) ![]() | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Saturno |
Aurkitzailea | Christiaan Huygens |
Aurkikuntza-data | 1655eko martxoaren 25a |
Honen izena darama | Titan (mitologia) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 1.257.060 km |
Periapsis | 1.186.680 km |
Ardatzerdi handia | 1.221.870 km |
Eszentrikotasuna | 0,0288 |
Orbita-periodoa | 15,945421 egun |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 2.574 km |
Masa | 134,518 Yg |
Dentsitatea | 1,8798 g/cm³ |
Albedoa | 0,22 |
Titan edo Saturno VI Saturnoren ilargirik handiena da. Esfera forma du eta eguzki-sisteman atmosfera duen ilargi bakarra da. Titanen gainazalean materia likido egonkorra dago, eta, dakigunez, lurraz gain, gainazalean likidoa duen eguzki sistemako objektu bakarra dugu.
Distantziaren arabera Saturnoren 26 ilargietatik 20. hurbilena dugu, seigarren urrunena. Dituen tamaina eta ezaugarri geologikoak direla eta, planeta egitura duen satelitea dela esan ohi da. Titanen diametroa ilargiarenarena baino %50 handiagoa da, eta Titanen pisua lurraren satelitearena baino %80 handiagoa da. Eguzki sistemako bigarren satelite handiena da, Jupiterren Ganimedes satelitearen ondoren. Izatez Merkurio baino handiagoa da nahiz eta ez den Merkurio bezain pisutsua.
Titan izan zen gizakiak aurkitu zuen Saturnoren lehen satelitea: Christiaan Huygens astronomo holandarrak ikuskatu zuen lehen aldiz 1655. urtean.