Toarciar iraungitzea, Pliensbachiar-Toarciar iraungitzea edo Jurasiko Goiztiarreko iraungitzea Pliensbachiar estaiaren bukaera eta Toarciar estaiaren hasiera markatu zuen iraungitzea serieen izena da. Orain dela 183 milioi urte gertatu zen.
Toarciar iraungitzeak oso indartsu eragin zuen izaki urtarretan, batez ere ammonitetan[1] Hedadura globala izan zen, Japoniako urtean, Andeetako arroan eta Tetis itsasoan ikus daitekeen bezala.[2] Badirudi gertakariaren arrazoia hipoxia izan zela, alde batetik, eta Karoo-Ferrar izeneko sumendien eztandak.[3]