Tobera (edukiontzia)

Artikulu hau edukiontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tobera (argipena)».
Alorrak ongarritzeko eta ereiteko erabiltzen den tobera.

Tobera kono-enbor edo piramide-enbor formako edukiontzia da, pikor edo hauts egiturako materialak banatzeko, dosifikatzeko eta, batzuetan, garraiatzeko erabiltzen dena. Errotetan, esate baterako, aleak errotarrira pixkanaka eta poliki eror daitezen erabiltzen da.[1] Nekazaritzan eta industrian ere oso erabiliak dira.

  1. Tobera (2). Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne