Toil | |
---|---|
56 Ma-0 Ma[1] Eozeno Goiztiar-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Carcharhiniformes |
Familia | Triakidae |
Generoa | Mustelus H. F. Linck, 1790
|
Toil, toilo edo toll[2] (Mustelus) Triakidae familiako genero baten kideen izen arrunta da.[3] Marrazoen kideak, 159 zm-ko luzera eta 13 kg-ko pisua izan ditzakete.[4] Mustela bere latinezko izen zientifikoak bisoi esan nahi du.[5]
Euskaraz toiloarenak jo deitzen diogu adar-jotzeari: toiloak azal gogorra duenez, hura biguntzeko karelaren kontra kolpatzen zuten arrantzaleek. Hortik datoz toiloa jo edo toiloa eman esamoldeak jipoiaren zentzuan, eta, hedaduraz, zigor fisikotik dialektikora txango eginez.[6]