Tokioko geltokia, japonieraz 東京駅, Japoniako Tokio hiriburuan dagoen tren geltoki bat da, Chiyoda auzoko Marunouchi finantza barrutian, eta Jauregi Inperiala eta Ginza merkatal barrutitik hurbil.
1914an eraikia izan zen eta Bigarren Mundu Gerra amaieralderako bonbardaketek larriki kaltetu zuten, gerra ondorenean berreraikia izan zelarik.