Tolkienen hil ondorengo lana den Silmarillionen, Tol Sirion, Sirion ibaia, Sirionen pasabidean, Ered Wethrin eta Echoriathen artean kokatua dagoena, bi besotan irekitzen denean eratzen den uharte bat da. Han eraiki zuen Finrodek Minas Tiritheko gotorlekua, pasabidea Melkorren armadetatik babesteko.
Noldorren domeinu hori, seguru mantendu zen Eguzkiaren Lehen Aroko 457. urteraino (Dagor Bragollach gudua gertatu eta bi urtera), Sauronek bereganatu zuenean otso-gizonek osatutako armada erraldoi batekin. Hurrengo hamarkadan, uharteak, Tol-in-Glaurhoth izena jaso zuen, "Otso-gizonen uhartea".
Bertako ziegetan giltzapetuak izan ziren Finrod eta Beren, Luthien eta Huan iritsi ziren arte. Biak askatzeko gertatu zen borrokan, Huanek, Sauronen ordezkaria zen Draugluin hil zuen, otso-gizonen jauna, eta Sauron bera garaitu zuen, bere forma otso-gizonera aldatu zuena. Zoritxarrez, Sauronek Finrod hil zuen. Huanen garaipenaren ondoren, botere gaiztoak uhartetik desagertu ziren, berriz ere Tol Sirion deitu zena. Finrod bertan lurperatua izan zen, eta uharteak, berdea eta lasaia izaten jarraitu zuen Eguzkiaren Lehen Aroa amaitu eta Beleriand suntsitua izan zen arte.