Toledoko V. kontzilioa | |
---|---|
Mota | sinodo |
Data | 636 |
Kokaleku | Church of Santa Leocadia, Toledo (en) ![]() |
Toledoko V. kontzilioa 636ko ekainak 30ean ospatu zen Toledoko Santa Leokadiaren elizan. Txintila erregeak deitu zuen, Sisenandoren oinordeko bihurtu zena interregno labur baten ondoren. 22 gotzain eta beste 2 ordezkatuk parte hartu zuten. Narbonense probintziako gotzaina ez zen joan desadostasun politikoen ondorioz.
Kontzilioko erabaki garrantzitsu guztiak politikoak izan ziren. Lehendabizi erregearen segurtasunari buruz hitz egin zen, eta ondoren bere oinordekotzari buruz. Txintilaren tronuratzea babestu zen, eta erregearentzat eta bere familiarentzat babes berezi bat eskatu zen, babes horrek bere heriotzaren edo, hala gertatuz gero, tronutik kendua izan ondoren jarraitu beharko zuelarik.
Txintilak bere erregealdiaren zati handi bat barne etsaien aurka borrokan pasa zuen (kanpokoak, frankoak eta bizantziarrak ez ziren arriskutsuak une horretan) eta 638ko urtarrilean Toledoko VI. kontzilioa deitzera behartua egon zen.
Aurrekoa Toledoko IV. kontzilioa |
Toledoko kontzilioak 636 |
Ondorengoa Toledoko VI. kontzilioa |