Informazio pertsonala | |
---|---|
Ezizena | Tommeke Tornado Tom |
Jaiotza data | 1980ko urriaren 15a |
Jaiotza herria | Mol |
Jaiotza herrialdea | |
Altuera | 1,92 m |
Pisua | 82 kg |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Omega Pharma - Quick Step |
Modalitatea | Errepidea |
Rola | Esprinter |
Trebetasuna | Esprintak Klasikak |
Profesional taldea(k) | |
2002 2003-2011 2012 |
Discovery Channel Quick Step Omega Pharma - Quick Step |
Garaipen nagusiak | |
2005eko Munduko Txapelketa Paris-Roubaix (2005, 2008, 2009, 2012) Flandriako Tourra (2005, 2006, 2012) Gante-Wevelgem (2004, 2011, 2012) E3 Prijs Vlaanderen (2004, 2005, 2006, 2007, 2012) Frantziako Tourreko 6 etapa Espainiako Vueltako 2 etapa Belgikako txapelduna errepidean (2009) |
Tom Boonen (Mol, Belgika, 1980ko urriaren 15a) errepideko txirrindulari belgikar ohia da. 2002an debutatu zuen profesionaletan Discovery Channel taldean eta 2003tik aurrera Quick Step-en dabil. Esprinterra eta batez ere udaberriko klasiketan nabarmendu da: Paris-Roubaix lau aldiz irabazi du, Flandriako Tourra hirutan eta E3 Harelbeke bost aldiz. Horrez gain 2005ean Errepideko Munduko Txapelduna izan zen eta 2007ko Frantziako Tourran Maillot berdea irabazi zuen.
2008ko maiatzean, ustekabeko kontrol batean, positiboa eman zuen kokainagatik[1]. Ez zuen kirol zigorrik jaso baina antolakuntzak Frantziako Tourrean parte hartzea debekatu zion.[2]. 2009ko apirilean berriro eman zuen positiboa kokainarekin[3]. Boonenek alkoholarekin arazoak zituela esan zuen eta horregatik hartzen zuela kokaina.
Aurreko urteetan izandako gora beherak atzean utziz, 2012ko denboraldian E3 Harelbeke, Gent–Wevelgem, Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix irabazi ditu. Azken lasterketa honetan Roger De Vlaeminck-en garaipen-sorta berdindu du[4].