Tomorrowland Belgikako Boom herrian antolatzen den musika elektronikoaren jaialdia da. ID&T, Entertainment and Media Enterprisek antolatuta lehenengo aldiz 2005ko abuztuaren 14an egin zen.[1] Geroztik urtero ospatu da, azkenekoz 2012an; azken honetan artista hauek aritu ziren, besteak beste: Above & Beyond, Afrojack, Alesso, Avicii, Fatboy Slim, Basto, Carl Cox, Chuckie, David Guetta, Dimitri Vegas & Like Mike, Ferry Corsten, Hardwell, Knife Party, Laidback Luke, Nicky Romero, Paul Van Dyk, Sander van Doorn, Sidney Samson, Skrillex, Steve Aoki, Swedish House Mafia...
Jaialdiaren ezaugarria fantasia eta ipuinetako dekorazioa da. Musika elektronikoaren barruan mota askotariko musikariek hartzen dute parte. Jaialdian milaka pertsona biltzen dira. Esaterako, 2010ean Swedish House Mafia eta David Guettarekin bi egunetan 120.000 zale bildu ziren.[2]
2013an, antza, jaialdiaren egitura aldatu nahi dute. Horrela, Belgikan egiten den jaialdiarekin batera, beste estatu batean ere Tomorrowland jaialdia ospatuko da.