Tonika (musika)

Tonika, musikaren teorian, eskalako lehen notari zein lehen nota horretatik abiatuta eratzen den akordeari deritzo. Tonalitatea adierazten duena eta honi izena ematen diona da.

Adibidez, Re nagusiko eskala, modu nagusiko eskala bat da, nota toniko bezala Re duena.

Toniko baten existentzia, edo, Alban Bergek Lulu izeneko bere operan erabilitako zentro tonal bat edo gehiagorena, funtsezkoa da musika lan gehienetan, estiloa edozein dela ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne