Tony Gallopin (1988ko maiatzaren 24a, Dourdan, Essonne) frantziar txirrindulari profesional bat da. Gaur egun Lotto–Soudal taldean lasterka egiten du. Joël Gallopin txirrindulari ohiaren semea eta Alain Gallopin kirol zuzendariaren hiloba da. Marion Rousse txirrindulari profesional eta modeloarekin ezkondua dago.