Tonya Harding

Tonya Harding

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTonya Maxene Price
JaiotzaPortland1970eko azaroaren 12a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaAlbert Gordon Harding
Ezkontidea(k)Jeff Gillooly (en) Itzuli  (1990 -  1993)
Hezkuntza
HeziketaDavid Douglas High School (en) Itzuli
Milwaukie High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko patinatzaile artistikoa, autobiografialaria eta boxeolaria
Altuera1,55 metro

IMDB: nm0002125 Instagram: therealtonyaharding Edit the value on Wikidata

Tonya Maxene Price (jaiotzez Harding; Portland, Oregon, 1970eko azaroaren 12a) estatubatuar figura patinatzailea eta boxeolari da. Jatorriz Portlandekoa, Oregonekoa da, eta bere amak hazi zuen batez ere. Lau urte zituela izotz gaineko irristaketan eman zuen izena eta bizitza goiztiarreko zati handi bat entrenamenduan pasatu zuen, bigarren mailako eskola utziz eta kirolari denbora gehiago emanez. Estatu Batuetako Patinatze Lehiaketan errenkadak igo ondoren 1986-1989 bitartean, Harding-ek 1989ko Skate America Lehiaketa irabazi zuen. 1991ko eta 1994ko txapeldun estatubatuarra izan zen 1994ko titulua kendu baino lehen, eta 1991ko zilarrezko munduko domina irabazi zuen. 1991an, Axel hirukoitza lortu zuen lehenbiziko amerikar emakumea izan zen, eta historian egin zuen bigarren emakumea (Midori Itoren atzetik). Harding Olimpiadetan bitan irabazlea da eta bi aldiz Skate Amerika Lehiaketan.

1994ko urtarrilean, eztabaida piztu zen Harding-ekin, Jeff Gillooly senar ohiak Nancy Kerrigan patinatzailea eraso zuenean. Gero, bi emakumeak lehiatu ziren 1994ko Neguko Joko Olinpikoetan, non Kerriganek zilarrezko domina irabazi eta Hardingek zortzigarren postuan amaitu zuen. 1994ko martxoaren 16an, Harding-ek negoziazio bat onartu zuen, non konspirazioaren errudun deklaratu baitzen prozesamendua oztopatzeko. Kerrigan-en erasoan parte hartzearen ondorioz, Estatu Batuetako Irristaketa Elkarteak debekatu egin zuen gehiago lehiatzeko 1994ko ekainaren 30ean.

2000ko hamarkadaren hasieran, boxeolari profesional gisa lehiatu zen Harding, eta film, dokumental, eta liburu ugari egin dira bere bizitzari burz. 2014. urtean, bi telebista-dokumental egin ziren Harding-en bizitzari eta bere patinaje-lasterketari buruz (Nancy & Tonya eta The Price of Gold) zein bata bestetik bi hilabeteko diferentziarekin transmititu ziren. Steven Rogersek, Margot Robbie protagonistatzat duen I, Tonya filma idatzi zuen 2017an. 2018an, Dancing with the Stars telesailaren 26. denboraldiko lehiakide izan hirugarren postua lortuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne