Top Gun 1986ko Tony Scott estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Bertan, Tom Cruise, Kelly McGillis, Val Kilmer, Anthony Edwards eta Tom Skerritt aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Take My Breath Away abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Giorgio Moroder, Tom Whitlock eta Berlin).[1]
Izandako arrakastari esker eta filma honetako formula errepikatuz Tony Scott zuzendariak 1990ean Days of Thunder ("Trumoi Egunak") filma estreinatu zuen, honetan ere Tom Cruise aktorea protagonista izan zelarik.
Top Gun: Maverick (2022) jarraipena du.