Tornio | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Tornion kaupunki | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Lappiko eskualdea Kemi-Tornioko azpieskualdea | |
Alkatea | Timo Nousiainen | |
Sorrera | 1621 | |
| ||
Koordenatuak | 65°50′55″N 24°08′50″E / 65.84861°N 24.14722°E | |
Azalera - Ur-azalera |
1.348,83 km²[1] 160,83 km² (%11,9) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
21.939 (2017.08.31)[2] 18,47 bizt/km² (2016)[2] % 96,8 (ofiziala) % 0,4 % 2,8 | |
Webgune ofiziala |
Tornio (ipar samieraz: Duortnus; suedieraz: Torneå) Lappiko Torne ibarrean dagoen hiri finlandiarra da. Eskualde osoko hiri zaharrena, eta hirugarren handiena da Rovaniemi eta Kemi ondoren. Finlandia eta Suedia herrialdeen arteko muga marrazten duen Tornionjoki ibaiaren estuarioan dago, beraz, hiri mugakidea da eta erlazio estua du hirigunetik 500 metrora dagoen Haparanda hiri suediarrarekin; izan ere, 1808-09 bitarteko Finlandiako Gerran, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuenean, merkatari eta orokorrean, torniotar gehienak ibaia igaro eta Haparanda hiria sortu zuten Suedian. Kauppakeskus Rajalla–På Gränsen merkatal-zentroa eta polizia bateratua duen komisaldegia eraiki dira azken urteotan, eta IKEA multinazionala ere, bi hirien artean dago [3].
1.348,42 km²-ko azalera dauka, 161,47 km² ur-azalera, eta 22.500 bat biztanle dauzka. Bere bizilagunak Övertorneå eta Haparanda suediarrak mendebaldean, Ylitornio iparraldean, Rovaniemi ipar-ekialdean, eta Tervola, Keminmaa eta Kemi ekialdean dira, eta Lappiko motore ekonomikoaren ardatzean dago, Kemi-Tornio ardatz ekonomikoan hain zuzen. Perämeri Parke Nazionala ere Tornion dago; nahiz eta Izotz Aroa aspaldi amaitu zen, Botniako badiako itsaso-maila 9 mm urteko abiaduran jaisten ari da oraindik eta ondorioz, noizean behin, uharte berriak agertzen dira parke nazionalean.
Tornio leku estrategiko batean dagoenez, herrialdearen historian garrantzitsuak izan diren bataila asko izan dira bertan, Gerra Zibileko eta Laponiako Gerrako Tornioko Batailak. Suediar Erresuma leku honen garrantziaz konturatu zenean, Torneå hiria sortu 1620, eta merkataritza eta hiri eskubideak eman zizkion urte bat beranduago; honenbestez, Lappiko hiri zaharrena dugu.