Toscana | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Florentzia |
Probintziak | Arezzo Grosseto Firenze Livorno Lucca Massa-Carrara Pisa Pistoia Prato Siena |
Udalerriak | 280 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′N 11°01′E / 43.35°N 11.02°E |
Azalera | 22.987,04 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.745.547 biztanle (2015-07-31) |
Dentsitatea | 162,94 bizt/km² |
www.regione.toscana.it |
Toscana[1] Italiako iparraldeko eskualdea da, Apenino mendien eta Tirreniar itsasoaren artean kokaturik dagoena. 22.987 km²-ko eremua du eta 2015eko uztailean 3.745.547 biztanle zituen[2].
Italiako eskualderik handienetakoa da eta kulturaren eta historiaren aldetik, garrantzitsuenetakoa. Izan ere, Pizkundea izeneko garai emankorrak garapen handia izan zuen Toscanan.
Toscanako biztanle gehienak Arno ibaiaren haranean bizi dira: Arezzon, Sienan, Florentzia hiriburuan, Praton, Pistoian, Pisan eta Livornon. Beste hiri nagusi batzuk Grosseto, Lucca, Massa eta Carrara dira.