Toteltasun | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | articulation disorder (en) ![]() eritasuna |
Espezialitatea | logopedia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F80.81 |
GNS-10 | F98.5 |
OMIM | 614655, 184450, 609261 eta 614668 |
MedlinePlus | 001427 |
eMedicine | 001427 |
MeSH | D013342 |
Disease Ontology ID | DOID:0060243 |
Toteltasuna edo disfemia, mintzaeraren asaldura da, silaba edo hitzen errepikapenean edo gelditze espasmodikoaren ondorioz ahozko jariakortasuna eteten denean ematen da, estutasuna sorraraziz. Autore batzuentzat, toteltasuna, asaldura emozionalaren ondorioa da.
Toteltasunaren eragin psikologikoak gogorrak izan daitezke, pertsonaren gogo-aldarteari jarraiki erasotuz. Gainera, toteltasuna, oso estigmatizatua dagoen ezgaitasuna da; norbere inteligentzia eta trebetasun emozionalak zalantzan jartzen baititu, norbere burua lasaituz edo kontzentratuz gainditu daitekeela.
Lotsa, beldurra, haserrealdiak edo frustrazioa dira toteltasunaren ondorioz ematen diren sentipenak. Norberaren kontrol faltaren sentsazioa ohikoa izaten da, depresiora eramanez.
Toteltasunak antsietatea sortzen du, kasu batzuetan fobia sozial bihurtu arte. Beldurra izaten dute jende aurrean hitz egitean, kasu askotan isolamendu sozialera eramanda. Ingurukoen eraginak garrantzi handia hartzen du, toteltasuna duen pertsonarengan sintoma fisikoak sorraraziz edo indartuz: tentsio muskularra aurpegian eta lepoan, beldurra eta estresa.
Bi eta lau urte inguruan hasi daiteke azaleratzen modu bereizgarri batean, baina haurrak adin horretan eduki ditzaketen hizkeraren zailtasunei leporatu dakieke. Azkenean, 20 umetatik bakarrak ez du gaindituko, besteek aldiz, nerabetasunean egingo dute. Helduetako %1-ak baino gutxiago dira totelak. Disfemiak ez du maila sozial nahiz arrazarik desberdintzen, hala ere, gizonezkoetan, emakumeetan baino arruntagoa izaten da, hiru edo lau aldiz arruntagoa. Oraindik ez da aurkitu nahasmendu honen zergatia, hala ere, 2010eko otsailean, ikerlariek hiru gene bereizi zituzten toteltasuna iraunarazten zutenak. Hau, hainbat urteetan zehar ikertu da, familietan toteltasuna errotzen baita.