Eguraldia |
---|
Traganarrua edo tragarroia haize-zurrunbilo indartsua da, hodei-zutabe edo kumuluninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena[1].
Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta denbora gutxi irauten dute. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.