Traktu optiko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Hipotalamoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | tractus opticus |
MeSH | A08.186.211.200.317.689 |
TA | A14.1.08.404 |
FMA | 62046 |
Terminologia anatomikoa |
Giza anatomian, traktu optikoa (tractus opticus) bide optikoaren parte diren nerbio-zuntzen multzoa da, nerbio optikoaren jarraipena dena; beraz, begitik kortex zerebralerainoko nerbio-informazioa jarraitzen duen ibilbidearen zati dira. Nerbio optikoak begi bakoitzaren atzeko poloko erretinatik abiatzen dira, eta hipofisia (zela turkiarraren aurretik) dagoen alderaino joaten dira; han kiasma optikoa osatzen dute, eta bertan erretina bakoitzaren sudur-zatitik datozen zuntzak gurutzatzen dira. Kiasma optikotik abiatuta, bi traktu optikoak sortzen dira, eta horietako bakoitzak alboko nukleo genikulatuaren oinarrian amaitzen du ibilbidea, talamoa esaten zaion garun-eremuan.[1]