Tranpolineko gimnasia edo trampolining gimnastikaren kirol diziplina bat da. Akrobazia protagonista nagusia den hainbat aparatu elastikotan gauzatutako errutina batzuk egitean datza. Nagusiki, hiru modalitatetan banatzen da: tumbling, mini-tramp bikotza eta ohe elastikoa, azken hau, Sidney 2000ko Joko Olinpikoetatik olinpikoa izanik, oso garrantzitsua da.