Trasibulo Sirakusakoa | |||
---|---|---|---|
K.a. 466 - K.a. 465 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gela, K.a. V. mendea | ||
Heriotza | Epizephyrian Locri (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Deinomenes | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak |
Trasibulo (antzinako grezieraz: Θρασύβουλος; Gela edo Locri Epizeferi, K.a. V. mendea) Gela eta Sirakusako tiranoa izan zen (K.a. 466-465)[1]. Dinomenideak familiakoa, Gelon I.a, Hieron I.a eta Polizelo anaiak zituen. Agrigentorekin Himeraren kontra borrokatu zuen. Hieron hil ondoren, Gela eta Sirakusako tirano izan zen, politiko despotikoa izanik[2]. Bere izaera bortitza eta odolzalearengatik, K.a. 465ean Gela eta Sirakusa matxinatu ziren. Agrigentok, Himerak Selinontek eta tropa sikuloek diktadura bota zuten demokrazia moderatua jarriz eta Dinomenideak Sirakusatik egotzi zuten[3]. Trasibulo Locrira erbesteratua izan zen eta hiri horretan hil zen. Kanporaketa urtero ospatu zen Hieron II.ak Zeus Eleuterios gurtzarako eraikitako aldarearen ondoan.