Tre Valli Varesine

Tre Valli Varesine
Orokortasunak
KirolaTxirrindularitza
Sorrera1919
Ekitaldi kopurua102 (urtea: 2023)
Aldizkotasunaurterokoa (Urr)
MotaEgun bateko lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundITA Italia
Mailak1.1 (1999-2004)
1.HC (2005-2019)
1.Pro (2020-)
ZirkuituaUCI ProSeries
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaBEL Ilan Van Wilder
Garaipen gehien lortu duenaITA Giuseppe Saronni
ITA Gianni Motta
(4 garaipen)
Dokumentazioa

Tre Valli Varesine (euskaraz: «Hiru Varesetar Haran») egun bakarreko txirrindularitza lasterketa bat da, Italiako Varese inguruan, Vareseko probintzian, Lombardia eskualdean jokatzen dena.

Trittico Lombardo deritzonaren zati da, Agostoni Kopa eta Bernocchi Koparekin batera, hirurak Lombardian ospatuak hiru egunean jarraian, abuztuan.

1919tik ospatzen da. Beti lineako etapa bat da, 1955eko edizioa izan ezik, 100 kilometroko erlojupeko bat izan zena.

UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren barnean dago, 1.HC mailan.

Lasterketa honetan garaipen gehien dituztenak Gianni Motta eta Giuseppe Saronni dira, bakoitzak lau garaipen dituelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne