Trenak Euskal Herrian historia luzea du, bertako industrializazioari loturik hasieran, baita igarobide naturala delako ere. XIX. mendearen amaieratik hasita, sare trinkoa eraiki zuten hainbat konpainiek, eta meatzaritza eta industriari loturiko burdinbide asko sortu ziren. Denborarekin, sare horietako batzuk itxi ziren, eta burdinbide batzuk bakarrik geratu dira.
XXI. mendearen hasieran, aldirietako trenbideetako batzuk gehitu ziren, batez ere Bilbo Handian Metro Bilbao eraiki eta hedatzean. XX. mendearen hondarretik, Abiadura Handiko Trena eraiki da: Euskal Y-aren bidez eta Nafarroa Garaian, edo Hendaiatik Bordelerako burdinbide proiektuan eta eraikuntzan.