Tres (musika tresna) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Q57306162 |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.322-5 |
Tresa (euskaraz: «hiru») edo kubatar tresa gitarratik eratorritako hari instrumentua da, Kuban, bereziki ekialdeko landa-eremuetan, sortu zena. Instrumentu honen erreferentzia zaharrenetako bat Santiago de Cubako inauterietakoa da, 1892an, Nené Manfugás bertoko musikaria Baracoako zelaietatik «hiru hari bikoitzeko landa-instrumentu batekin eta tres izeneko egurrezko kaxa batekin» jaitsi zenean.[1] Hala ere, Fernando Ortiz kubatar etnologoak kubatar asmakizuna ez zela zioen, espainiar Erdi Aroan antzeko instrumentuak baitziren.[2]