Tri-murti edo trimurti (devanagariz त्रिमूर्ति, "hiru forma")[1],sanskritozko hitz bat da[2][3], mitologia hinduaren hiru jainko nagusiei: Brahma sortzailea, Vishnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzaileari erreferentzia egiten diena.
Jainko horiek, fenomenoen sorrera, kontserbazio eta suntsipen zikloak irudikatzen dituzte, horietako bakoitza jainko batek irudikatzen duelarik. Horrela, lehen esan bezala, Brahma, bizitzaren sortzailea izango litzateke, Vishnu, kontserbatzailea, eta, azkenik, Shiva, suntsitzailea.
Jainkoa 3 burudun, 3 beso paredun eta 3 hanka paredun izaki baten bidez dago irudikatua[4].
Hala ere, Indian ez zaie garrantzi berezirik ematen hiru jainko horiei talde gisa; izan ere, hinduista gehienek jainkoak gurtzen dituzte beren haragitzetan, hala nola Rama, Krishna edota bere Devi-ak (jainkoen emazteak)[5].
Freda Matchetten arabera, hiru jainko horiengan pertsonalizatzen dira mundua sortzeko, kontserbatzeko eta suntsitzeko funtzio kosmikoak[6][7]. Hala ere, banakako izendapenak alda daitezke lerrokatze partikular horretatik. Dattatreya, iogi ospetsua, sarritan, Vishnuren 24 haragitzeetako bat ez ezik, Shiva eta Brahmarena ere bada, hiru buruko gorputz batean; horrela, trimurtiaren haragitzetzat hartzen da[8].