Triangelua orkestretan erabilitako metalezko perkusiozko musika tresna idiofonoa da. Angelu batetik zabalik dagoen altzairuz egindako triangelua da eta soka edo alanbre batetik zintzilik egoten da. Triangelua metalezko, egurrezko edo plastikozko hagatxo batekin eraginez jotzen da. Hagatxoari batidore esaten zaio.
Soinua tresna beraren bibrazioaz sortzen denez, idiofonoen familiako musika tresna da eta tamaina ezberdinetakoak daude. Hala ere, ohikoenak 16, 18 eta 20 cm–takoak dira.
Antzinako musika tresna da eta bere jatorria turkiarra izan daitekeela uste da. Orkestra sinfonikoan XVIII. mendearen erdialdean hasi ziren erabiltzen, Europan jatorri orientaleko musika tresnekiko zaletasuna hastearekin batera. Une horretatik, kontzertu lan ugaritan erabili da.
Tremoloa batidorea triangeluaren barnekaldean mugimendu zirkularrak eginez eta ertzak joz lortzen den soinua da.
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |