Bi emakume misiolariaren jarreran euren aluak igurzten, bi emakumek euren artean aluak igurzteko izan dezaketen jarreretako bat.
Tribadismoa, lagun artean guraizearen jarrera deitua baina ez horretara soilik mugatua, sexu praktikalesbiko bat da. Emakume batek bulba igurzten du bere bikotekidearen gorputzaren kontra estimulazio sexuala lortzeko, batez ere klitoriaren estimulaziorako. Jarduera honetan, alua aluaren aurka ukitzen da edo alua kidearen izterrean, sabelean, ipurmasailean, besoan edo beste gorputz zati batean igurzten da (ahoa kenduta)[1][2][3]. Jarrera sexual askorekin praktikatzen da, misiolariaren jarrera barne[4][5].
Tribadismo terminoak sinesmen soziokulturalak sortu zituen emakumeen sexu kide sarkorrak izateko gaitasunari buruz[1][6][7]. Sexu jardueran sarpena egiten zutena izateagatik akusatutako emakumeek iseka edo zigorra jasaten zuten[1][7][8]. Aro Modernoan, terminoak emakumeen arteko sexu ez-sarkor mota zenbaiti egiten zion erreferentzia. Hatz bidezko estimulazioa, dildo bat edo sarpen bikoitzeko dildo bat ere erabili daitezke sexu jarduera honetan[3][7].