Tribune Media | |
---|---|
Datuak | |
Mota | telebistako produkzio-etxea eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | komunikabideen industria |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | KTLA (en) |
Enplegatuak | 8.200 (2016) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1847 |
Desagerpena | 2019ko irailaren 19a |
webgune ofiziala |
Tribune Media Company, Tribune Company ere deitua, estatubatuar komunikazio enpresa taldea izan zen, Chicagon egoitza zuena. Chicago Tribune, Tribune Broadcasting, Chicago Cubs, Los Angeles Times, New Yorkeko Newsday, Hartford Courant, The Baltimore Sun, Virginiako Daily Press, Orlando Sentinel eta beste hainbat hedabide zituen.
Tribune Broadcasting enpresaren bidez, Tribune Media telebista-talde handienetako bat izan zen, Estatu Batuetan zehar 39 telebista eta tokiko akordioen bidez beste hiru irrati zituena. 2007an, inbertitzaileek enpresa erosi zuten, zor handia bereganatuz. Tribune Companyren 2008ko porrota AEBetako komunikabideen industriaren historiako porrotik handiena izan zen.[1]