Triglifoak erlaizpe edo friso doriarraren metopak bereizten dituzten osagai apaingarriak dira. Triglifo bakoitzak hiru ildo bertikal izan ohi ditu. Ildo bakoitzari glifo esaten zaio; hortik Triglifo izena, beraz. Harrizko triglifoen jatorria zurezko habeen aurpegietan egiten ziren apainduretan egon daiteke.
Arkitektura pizkundetar eta neoklasikoan berriz erabili ziren, haiek arkitektura klasikorako itzulerak izan baitziren.