Trigonometriaren historia

Plimpton 322 taula babiloniarra

Trigonometriaren eta funtzio trigonometrikoen historia 3.000 urtetik gora  zabal liteke. Babiloniarrek triangelu angeluzuzenen angeluen neurketak eta aldeen luzeren hurbilketak zehaztu zituzten; buztin lehorraren gainean grabatu zituzten zenbait taulak aditzera ematen dute. Adibidez, kuneiformean idatzitako taula babiloniar batean, Plimpton 322 izenekoan (K.a. 1900 inguruan), hamabost hiruko pitagoriko eta zenbaki-zutabe bat ageri dira, funtzio trigonometrikoen [1] taula gisa interpreta daitekeena. Dena den, zenbait eztabaida daude honen inguruan.

  1. Joseph, George Gheverghese. (2000). The crest of the peacock : the non-european roots of mathematics. (New ed. argitaraldia) Princeton University Press ISBN 0-691-00659-8. PMC 45031736. (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne