Trikornio hiru adarreko kapela da, XVIII. mendean boladan zegoena. Izena frantsesezko tricorne - trois cornes hitzetik dator, nahiz eta lehenengo erabiltzaileak Flandrian XVII. mendean zeuden espainiar soldaduak izan.[1]
Egun militar batzuek baino ez dute erabiltzen. Euskal Herrian Guardia Zibilaren kapela izateagatik ezaguna da; hori dela-eta, lagun arteko hizkeran batzutan hauek txapeloker izena dute.[2]