Trilobita

Trilobita
Kanbriar-Permiar

Kainops invius aldetik eta azpitik
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
SubfilumTrilobitomorpha
Klasea Trilobita
Walch, 1771
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura

Trilobita ("hiru lobuluduna") dagoeneko iraungita dauden hainbat artropodo itsastarrek osatu zuten klasea da; multzoko espezieei trilobite esaten zaie. Behe-Kanbriarrean sortu ziren eta Permo-Triasiar iraungipen masiboan desagertu ziren, duela 252 milioi urte. Antzinako animalien artean arrakasta handienetakoa lortu zutenak izan ziren, 270 milioi urtean zehar bizi izan baitziren eta dagoeneko 20.000 espezie deskribatu baitira. Hori dela eta, gaur egungo fosil talde ezagunenetakoa da eta interes bioestratigrafiko nabarmena du paleontologoentzat.

Gehienak itsaso hondoan mugitzen ziren eta hondarra iragaziz edo sarraskia janez elikatzen ziren. Batzuk 1'5 mm-ko luze ziren, baina 45 cm-ko luzera eta 4'5 kg-ko pisua zuten trilobite erraldoiak ere aurkitu dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne