Tripodea hiru zatitako tresna bat da bere gainaldean kamera baten egonkortzea ahalbidetzen duena. Argazki bat hartzerakoan eskuak egiten duen mugimendua eragozteko erabiltzen da. Argazki panoramikoak egiteko ere erabiltzen da, eta kalitate hobeko irudi edo argazkiak hartzeko kamera geldi izatea beharrezkoa den tokietan. Gainera, telebistan eta argazkigintzan, mugimenduzko hartzeak egiteko erabiltzen da, kameraren ibilbide zehatz bat nahi denean.
Kimikan, euskarri unibertsalik ez dagoenean ere erabiltzen da, objektuak tinko eus daitezke.