Tripolitania[1][2] (arabieraz: طرابلس Ṭarābulus; amazigeraz: Ṭrables; latinez: Regio Tripolitana) Libiako eskualde historiko eta antzinako probintzia da.
1927 eta 1934 artean Italiako kolonia independente izan zen. 1934 eta 1963 artean, Zirenaika eta Fezzan eskualdeekin batera, Italiar Libia eta Libiako Erresuma osatzen zuten hiru probintzietako bat izan zen.
Tripoliz gain, eskualdeko hiri nagusiak Misratah, Az Zawiyah, Gharyan, Al Khums, Tarhuna eta Sirte dira.