Tritium Magallum | |
---|---|
![]() Tritium Magallumen terra sigillataz egindako ontziak (II. mendekoak) | |
Aztarnategi arkeologiko infotaula | |
Historia | |
Garaia | K.o. I mendea |
Uztea | K.o. VIII mendea |
Kultura | Beroiak, Erromatarrak |
Tritium Magallum edo Tritium Megalon (euskaraz: «Tricio Handia») Hispania Citeriorreko erromatar udalerria (municipium) izan zen, Conventus Caesaraugustanus barnean zegoena[1]. Egungo Tricion (Errioxan) zegoen. Han ekoizturiko terra sigillata eltzegintza ospetsua izan zen eta Mediterraneo osoko kostaldetan aurkitu dira Tritiumeko eltzegileen sinadurak.