Trobadore estilo

Valentine de Milan pleurant la mort de son époux Louis d'Orléans, Fleury François Richard margolariaren lana (1802 ingurukoa).

Trobadore estiloa (frantsesez: Style troubadour) Frantziako Borboien berrezarkuntzaren garaian sortutako mugimendu artistikoa da. XIX. mendearen lehen erdialdean loratu zen eta, arte desberdinen bidez, Erdi Aroko eta Pizkundeko giro idealizatua berrasmatu eta egokitu saiatu zen. Mugimendu neoklasikoaren eta ondoren Inperio estiloaren aurrean erreakzio gisa ager daiteke. Estilo honetan XVIII. mendearen azken herenean agertu zen estilo neogotiko ingelesaren eragina begi bistakoa da. Espezialistek, nolabait, erromantizismoaren osagaietako bat ikusi dute estilo honetan.[1][2]

  1. François Pupil, Le style troubadour ou la nostalgie du bon vieux temps, Nancy, Presses universitaires de Nancy, 1985, 560 or. (ISBN 2-86480-173-6, [1].
  2. Elsa Cau, Le style troubadour, l'autre Romantisme, Gourcuff Gradenigo, Paris 2017, 152 or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne